Óscar Sevilla
txirrindulari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Óscar Sevilla Rivera (Ossa de Montiel, 1976ko irailaren 29a) txirrindulari espainiarra da, profesionala 1998tik.
Eskalatzaile bikaina, 2001ekoa izan zen kirol ibilbideko denboraldirik onena, Kelme taldean, Espainiako Vueltan bigarren amaituz eta Frantziako Tourreko gazteen sailkapeneko elastiko zuria eskuratu zuelarik. 2003ko Munduko txapelketan izandako istripu larriaren ondorioz, hainbat hilabete behar izan zuen guztiz sendatezko. 2005ean, denbora laburrez Phonak taldean egon eta gero, Sevilla T-Mobile Teamarekin fitxatu zen, Jan Ullrich>nowiki/>en laguntzaile lanetan aritzeko, azken honen Frantziako Tourreko garaipena eskuratzeko
2006ean, Sevillaren izena Puerto Operazioan azaldu bazen ere, ez zen zigortua izan. Hala ere, lau urte geroago 2010ean, dopin kontrol batean positibo eman ostean, bi urteko zigorra jaso zuen.
2012etik Aurrera, kolonbiar herritartasuna dauka eta Hegoamerikako lasterketetan hainbat garaipen lortu du .