1923ko Kantōko lurrikara handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantō lurrikara handia (japonieraz: 関東大地震, Kantō dai-jishin; Kantō ō-jishin[1]) 1923ko irailaren 1eko 11:58:44an (Japoniako ordua) Japoniako Kantōko lautada kolpatu zuen lurrikara suntsitzailea izan zen. Lurrikarak 4 minutu eta 10 minutu artean iraun zituen, iturrien arabera. Lurrikararen ostean sortutako suteek hildako kopurua are nabarmenagoa egin zuten. 105.385 eta 142.800 pertsona artean hil ziren lurrikararen eta jarrian gertutakoen ondorioz.
1923ko Kantōko lurrikara handia | |
---|---|
Mota | Kantō earthquakes (en) |
Honen izena darama | Kantō eskualdea |
Data | 1923ko irailaren 1a |
Iraupena | 48 s |
Garaia | Taishō Aroa |
Kokaleku | Sagamiko fosa |
Herrialdea | Japonia |
Honen ondorioa | Aftermath of 1923 Great Kantō earthquake (en) |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale XI (en) |
Sakonera bertikal | 23 km |
Pertsona hilak | 105.385 |
Kalteen kostua | 4.500 M¥ |
Momentu magnitude eskalan 7.9ko magnitudea izan zuen lurrikara izan zen[2], Izu Ōshima uhartearen pean, Sagami badian. Filipinetako Itsasoko plakak Okhotsk plakaren azpian subdukzioa egiten du eremu horretan, Sagamiko fosan zehar[3].
Lurrikararen ostean Kantōko sarraskia hasi zen. Zurrumurruek zioten etnikoki korearrak zirenek Japoniako ur-putzuak pozoitu zituztela hiriak erasotzeko plan baten bitan. Erantzun gisa, Japoniako poliziak eta pertsona armatuek milaka korear edo korear izateko susmagarriak erailez. Iturrien arabera 6.000 eta 10.000 korear artean erail zituzten sarraski honetan[4][5][6].
1960tik irailaren 1 Hondamendien Prebentzio Eguna da, lurrikarak, tsunamiak edo tifoiak baldin badatoz prestakuntzak egiteko eguna[7].