1972ko Udako Olinpiar Jokoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
1972ko Udako Olinpiar Jokoak, Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen ospatu ziren. Udako Olinpiar Joko hauek, Aro Modernoko XX. edizioa izan zen. Bertan, ordura arteko kirolari gehien bildu zituena izan zen, 7.123 kirolarik parte hartu zutelarik, 121 herrialde, 23 kirol eta 195 probatan ordezkatuz.
1972ko Udako Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1972ko abuztuaren 26a - 1972ko irailaren 11 |
Data | 1972 |
Edizio zenbakia | 20 |
← 1968
1976 → | |
Kokaleku | Municheko Olinpiar Estadioa |
Herrialdea | Alemania |
Partehartzaile kopuru | 121 7.134 |
Maskota | Waldi |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 195 |
Osatuta | |
| |
Webgune | olympics.com… |
1972ko Udako Olinpiar Jokoak, atentatu terrorista batek ilundu zituen. Irailak 5ean, palestinar jatorriko terrorista batzuek, bi kirolari israeldar hil zituzten, eta beste bederatzi bahitu bezala hartu zituzten. Arrakastarik izan ez zuen erreskate saiakera baten ondoren, bahituak eta terroristak, hiru ezik, hilda amaitu zuten (Municheko Sarraskia). Gertatutakoa gora-behera, Jokoek normaltasun osoz jarraitu zuten, egun bakarrez bertan behera utziak izan ondoren. Kirolari batzuk, Municheko hiri olinpikoa utzi zuten. Joko hauek, Kubaren igoera suposatu zuten, Latinoamerika eta Karibeko herrialderik indartsuena bezala, kontinente horretako herrialdeetatik, domina gehien lortu zituena izan zelarik, parte hartu duen hurrengo jokoetan mantendu duen postua, azkenekoetan, Beijingekoetan izan ezik, non, Latinoamerika eta Karibeko herrialdeen artean, bigarren geratu zen, Brasilen atzetik.