2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 57. edizioa izan zen. Bakuko Crystal Hall aretoan ospatu zen, Azerbaijanen. Finalerdiak maiatzak 22 eta 24an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 26an. Aurkezleak Leyla Aliyeva, Nargiz Birk-Petersen eta Eldar Gasimov izan ziren; azken hau aurreko urteko lehiaketako irabazlea izan zen Ell bezala Nigar Jamalekin duoan (Ell & Nikki).
2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 22, 2012 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 24, 2012 |
Finala | Maiatzak 26, 2011 |
Egoitza | Baku Crystal Hall, Baku |
Aurkezlea(k) | Leyla Aliyeva Eldar Gasimov Nargiz Birk-Petersen |
Antolatzailea | İctimai Televiziya (İTV) |
Partaide kopurua | 42 |
Irabazlea | "Euphoria" Loreen Suedia |
Loreen izan zen lehiaketako garaile, "Euphoria" kantuarekin Suedia ordezkatuz. Suediaren bostgarren garaipena izan zen."Euphoria" abestiak, lehiaketa irabazi ostean, besteetan ez bezalako arrakasta nabarmena izan zuen Europako single salmenta zerrendetan. Bigarren postua Errusia ordezkatzen zuen Buranovskie Babuxki edo Buranovoko amonak emakume edadetuek osatutako taldearentzat izan zen zen, "Party for Everybody" kantuarekin. Serbiako ordezkaria zen Željko Joksimović, "Nije ljubav stvar" kantuarekin, hirugarren izan zen; aurretik ere bigarren postua lortutakoa zen Joksimović 2004ko lehiaketan.
42 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino bat gutxiagok. Armeniak uko egi zion partaidetzari lehiaketa antolatzen zuen Azerbaijanekiko arazo politikoak direla eta, Karabakh Garaiko gerraren eraginez. Poloniak ere partaidetzari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta. Bestalde, Montenegro lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean.