Allen Ginsberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irwin Allen Ginsberg (Newark, 1926ko ekainaren 3a – New York, 1997ko apirilaren 5a) poeta bat izan zen eta 1950eko hamarkadako Beat belaunaldiko figura garrantzitsuenetako bat. Gogor egin zion aurre militarismoari, materialismo ekonomikoari eta errepresio sexualari. Howl (Ulua) poema epikoak dira bere lanik ezagunenak, non salatu baitzuen kapitalismoaren eta mantsotasunaren indar suntsitzailea Estatu Batuetan.
Allen Ginsberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irwin Allen Ginsberg |
Jaiotza | Newark eta Paterson (New Jersey), 1926ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Paterson (New Jersey) East Village |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | East Village eta New York, 1997ko apirilaren 5a (70 urte) |
Hobiratze lekua | BNai Israel Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Louis Ginsberg |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Montclair State University (en) Columbia Unibertsitatea Eastside High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea, autobiografialaria, gidoilaria, musikaria, irakaslea, argazkilaria eta eguneroko-idazlea |
Enplegatzailea(k) | Brooklyn College (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Beat belaunaldia Poesia konfesionala |
Genero artistikoa | hitz esana |
Diskoetxea | Transatlantic Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
allenginsberg.org | |
| |
Budista praktikantea zen eta ekialdeko zenbait erlijio diziplina sakon aztertu zituen. Apal bizi izan zen, bigarren eskuko dendetan erosten zuen arropa eta East Villageko apartamentuetan bizi izan zen. Bere maisu garrantzitsuenetariko bat Chögyam Trungpa izan zen, Naropa Instituteren sortzaile tibetar budista. Trungpak eskatuta, Ginsbergek eta Anne Waldman poetak abian jarri zuten «The Jack Kerouac School of Disembodied Poetics» (Jack Kerouac Gorpuzgabeko Poesiaren Eskola), 1974an.
Bere garaiko protesta politiko baketsuetan parte hartu zuen, Vietnamgo gerraren eta drogen zabalkundearen aurka. Helen Vendler literatura-kritikak honela deskribatu zuen Ginsbergen «September on Jessore Road» poema, Bangladeshko errefuxiatuen egoera zailari buruz ohartarazten zuena: «politika inperialaren eta botererik gabeen jazarpenaren aurkako protesta iraunkor nekaezina».
The Fall of America bildumak National Book Award (Liburuaren Sari Nazionala) irabazi zuen 1974an. 1979an The National Arts Club erakundearen urrezko domina jaso zuen eta Arte eta Letren Amerikar Akademian onartua izan zen. Pulitzer Sarian finalista izan zen 1995ean, Cosmopolitan Greetings: Poems 1986-1992 liburuarekin.