Annie's Song
From Wikipedia, the free encyclopedia
Annie's Song (euskaraz: Annie-ren abestia, edo Anetxoren abestia) John Denver kantautoreak grabatutako eta idatzitako folk rock eta country abestia da.
Annie's Song | ||||
---|---|---|---|---|
John Denverren singlea | ||||
Egilea(k) | John Denver | |||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | countrya eta Zortziko txikia | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Diskoetxea | RCA Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Back Home Again (en) Love Again ā Greatest & Latest | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | baliorik ez | |||
Hitzak | John Denver | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Denver | |||
Hitzak | MetroLyrics | |||
John Denverren kronologia | ||||
|
Abesti honena da Behin batean Loiolan euskal kantaren doinua, Egan talde azpeitiarrak moldaketa ederra egin baitzuen, Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzekin. Hori posiblea da doinuak zortziko txikiko bertsokerarekin bat egiten duelako, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago. Zortziko txikiko beste bertso guztiak zuzen zuzenean kanta daitezke Behin batean Loiolan doinuarekin, adibidez Maritxu, nora zoaz?.[1]
- Bilintx (euskarazko hitzak)
- EGAN taldeko Xabier Saldias (interpretea)
- John Denver (musika)
Abestia Denverren Back Home Again albumeko single gisa kaleratu zen. Ameriketako Estatu Batuetan entzuteenen listako lehena izatea lortu zuen bere bigarren abestia izan zen eta 1974ko uztailean bi asteetan iraun zuen. Annie's Song-ek Easy Listening-eko sailkapenean ere lortu zuen lehenengo tokia [2] Billboard- ek 1974an egindakoen artean 25. zenbakiko abesti moduan sailkatu zuen.
Erresuma Batuan ere lehenengo zenbakira igo zen, eta bertan Denverren kantu arrakastatsuena izan zen (Denverren Amerikako abesti arrakastatsu asko Erresuma Batuan beste artisten bertsioen bidez ezagutzen zituzten). Lau urte beranduago, bertsio instrumental bat izan zen James Galway flautista britainiarraren arrakasta nagusia.