Aposematismo
Harrapariari halako organismoa arriskutsu edo kaltegarri dela adierazten dion kolorazio-mota / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aposematismoa fenomeno biologikoa da: izaki batzuek zentzumenetarako ezaugarri deigarriak garatu dituzte, harrapariak urruntzeko. Animalia batzuek pozoia, zapore txarra edo antzeko babesak dituzte, ikusmenari dagozkionak bereziki adierazgarriak izanik.
Hitzak bi erro greko ditu: apo, 'urrun' edo 'aparte' esan nahi duena; eta sema, 'seinale', ohartarazpen-seinale gisa itzul daitekeena.