Arrantza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrantza ekonomiako lehen sektorean sartutako jarduera bat da, arrainak eta itsasoko beste bizidun batzuk harrapatzea helburu duena.
- Artikulu hau arrainak eta itsaso eta ibaietako beste animalia harrapatzeko jarduerari buruzkoa da; astoaren hotsa gaitzat duena beste hau da: «Arrantza (astoaren hotsa)»
Itsasbazterreko eta itsas zabaleko arrantza bereizi ohi dira, itsasontziek kostaldetik jarduten duten distantziaren arabera. Beste jarduera batzuk ere badaude. Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak.