EZLN
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazio Askapenerako Armada Zapatista (EZLN), Chiapaseko (Mexiko) talde iraultzaile armatua da. Nahiz eta gehienbat indigenez osatua egon, erakundeak bere burua kapitalismoaren aurkako mugimendu zabalago baten zati ikusten du. Taldearen izena Emiliano Zapata iraultzailearenetik dator, eta inperialismoaren aurkako 500 urteko erresistentziaren oinordeko gisa ikusten dute beren burua.
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
EZLN | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gerrillari taldea eta erakunde armatua | |
Herrialdea | Mexiko | |
Ideologia | Sozialismo libertarioa, globalizazio alternatiboa eta Neozapatismo (en) | |
Kokapen politikoa | ezker politiko | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 40.000 | |
Honen parte | Zapatismo | |
Historia | ||
Sorrera | 1983 | |
webgune ofiziala |
Itxi
Tzotzil, tzeltal, tojolabal, txol eta lakandon indiarrez osatua dago bereziki. 1994tik, Marcos subkomandantea izenaz ezagutzen den buruzagiaren zuzendaritzapean izan da.