Augusto César Sandino
politikari nikaraguarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Augusto Nicolás Calderón Sandino (Niquinohomo, Nikaragua, 1895ko maiatzaren 18a - 1934eko otsailaren 21a) iraultzaile bat izan zen. Estatu Batuetako presentziaren aurka borrokan ibili zen 1927 eta 1933 artean. AEBetako gobernuak bidelapur deklaratu zuen, baina bere ekintzek Latinoamerika osoan heroi bihurtu zuten, non AEBen domeinuaren aurkako erresistentziaren sinbolo bezala ikusten zuten.
Augusto César Sandino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Niquinohomo, 1895eko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Nikaragua |
Heriotza | Managua, 1934ko otsailaren 21a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Managuako aintzira |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Blanca Aráuz |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, buruzagi militarra eta iraultzailea |
Lantokia(k) | Guyana Frantsesa |
Gradua | jeneral |
AEBetako marineak gerrilla erako guda batera bultzatu zituen, eta bere Sandinoren gerrillak galerak izan bazituen ere, ez zuten inoiz harrapatzea lortu. Depresio Handiak bultzatuta AEBetako armada Nikaraguatik irtetzera behartuak izan ziren, eta Sandino Anastasio Somoza García jeneralaren agindupean hil zuten.
Sandinismoa abiapuntutzat hasita, 1979an Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista (FSLN) sortu zen. FSLN alderdia ere sortu zuten 1979an.