Benny Moré
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bartolomé Maximiliano Moré Gutiérrez (Santa Isabel de la Lajas, Kuba, 1919ko abuztuaren 24a - Habana, Kuba, 1963ko otsailaren 19a),[1][2] Benny Moré bezala ezagunagoa,[2] kubatar musikaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Benny Moré | |
---|---|
(1950(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bartolomé Maximiliano Moré Gutiérrez |
Jaiotza | Lajas (en) , 1916ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 1963ko otsailaren 19a (46 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: zirrosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Beny Moré |
Genero artistikoa | son montuno (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records |
Itxi
Musika mota ugari landu zituen: sona eta son montunoa, mamboa, boleroa, guaracha, merenguea edota runba.[3] Ezizen hauek eduki zituen: Erritmoaren Barbaroa eta Mamboaren Printzea.[4]
Morék formazio autodidakta eduki zuen,[5] ez zuen musika akademikorik ikasi eta ez zekien partiturarik irakurtzen. Horregatik, bere inguruko musikarien laguntza behar izaten zuen berak sortutako abestiak pentagrametan ipintzeko.[6][7]