Craigavon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Craigavon (irlanderaz Creag Abhann) Ipar Irlandako Armagheko konderrian dagoen udalerria da. Herri berezia da, izan ere 1965ean diseinatu baitzen Lurgan eta Portadown elkartu eta 65.000 biztanletako metropoli eremua eratzeko asmotan. Izena Ipar Irlandako lehen ministroa zen James Craigen omenez ezarri zitzaion.
Datu azkarrak Craigavon Creag Abhann, Administrazioa ...
Craigavon Creag Abhann Craigavon | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Armagheko konderria |
Izen ofiziala | Craigavon |
Jatorrizko izena | Craigavon |
Posta kodea | BT64 eta BT65 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°26′50″N 6°23′18″W |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Biztanleria | 57.685 (2001) |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1965 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.craigavon.gov.uk/ |
Itxi
Neagh aintziarren hegoaldeko lautadan kokaturik dago Craigavon. Hiriko parkean bi aintzira daude, Craigavon lakes ("Craigavoneko aintzirak") izenarekin ezagutzen direnak.
Aipatzekoa da Craigavonen 800 txinatar bizi direla.