Dáil Éireann
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dáil Éireann delakoa Irlandako Errepublikaren Oireachtas legebiltzarreko behe ganbera da. Bost urtero bozketa zuzenaren bidez hautatzen da, boto bakar transferigaitza izeneko ordezkaritza proportzionaleko sistema baten bidez (Single Transferable Vote, edo STV). Bere ahalmenak beste herrialdeetako bi ganberako legebiltzar sistemen behe ganberen antzekoak dira. Taoiseach edo gobernu burua izendatu edo aldatzeko gaitasuna du, bai eta legeak onartzekoa ere. 1922tik aurrera Dublingo Leinster Housen biltzartzen dira.
Datu azkarrak Mota, Zuzendaritza ...
Dáil Éireann | |
---|---|
33. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Behe ganbera |
Zuzendaritza | |
Ceann Comhairle | Seán Ó Fearghaíl (FF) 2016. urtetik |
Leas-Cheann Comhairle | Catherine Connolly (Ind) 2020. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 160 |
Alderdi politikoak | Gobernua (82)
Oposizioa (77) Ceann Comhairle
|
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Boto bakar transferigarria |
Azken hauteskundeak | 2020ko otsailaren 8a |
Batzarlekua | |
Leinster House Dublin (Irlanda) | |
Webgunea | |
www.oireachtas.ie |
Itxi
29. Dáila 166 legebiltzarkidez osaturik dago, hauek 21 urtez gainekoak izan behar dutelarik. Biltzarkide bakoitzak Teachta Dála edo TD (diputatu) izendapenaz ezagutzen da.