E=mc²
masaren eta energiaren arteko baliokidetza / From Wikipedia, the free encyclopedia
fisikako ekuaziorik ezagunetarikoa da, energia (E), masa (m) eta argiaren abiaduraren arteko erlazioa hutsean zehar azaltzen duena. Ekuazio hau erlatibitate bereziaren barruan sartzen da, eta hau dela eta, egunero erabiltzen dugun masaren kontzeptua (masa inbariantea) baino, masa erlatiboa erabiltzen da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Albert Einsteinek 1905an idatzi zuen (nahiz eta garaian idazkera ezberdina izan) bere Annus mirabiliseko txostenetan. Bertan Einsteinek erakusten zuen nola denbora eta espazioko lau dimentsioko sistema bateratu bat erabiliz fenomeno behagarrien jokaera azaltzea posiblea den, Galileoren erlatibitate printzipio eta argiaren abiadura konstatearekin bat eginez. Einsteinen erlatibitatearen teoria bereziak Euclide eta Galileoren denbora eta distantzia absolutuen ideia baztertu zuen, masa eta energia forman bakarrik ezberdinak direla erakutsiz.
Beraz c² gaz biderkatuz (cren balioa 299,792,458 m/s da), masa energia bilakatu daiteke, hau da, SIko kg masaren unitatetik, energiaren joule edo kg·m²/s² tara.