Evanescence
From Wikipedia, the free encyclopedia
Evanescence estatubatuar musika talde bat da, metal gotikoan sailkatu daitekeena. Arkansasko Little Rocken 1998an Amy Lee abeslariak eta Ben Moddy gitarjoleak sortu zuten.
Evanescence | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arkansas |
Musika mota | alternative metal (en) , gothic metal (en) , heavy metal eta hard rock |
Urteak | 1995 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Wind-up |
Amy Lee (1995 - baliorik ez) Tim McCord (en) (2006 - baliorik ez) Will Hunt (en) (2007 - baliorik ez) Troy McLawhorn (en) (2007 - baliorik ez) Emma Anzai (en) (2022 - baliorik ez) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
evanescence.com | |
Lehenengo bi EP grabatu zituzten, Evanescence EP eta Sound Asleep. Taldeak bere lehen diska 2003.urtean kaleratu zuen, Fallen izenekoa, Wind-up records diskografikarekin. Fallen albumak 15 miloi kopia baino gehiago saldu ditu eta taldeak bi Grammy irabazi zituen. Urte bat beranduago taldeak bere lehen DVD-a kaleratu zuen, Anywhere but home. DVD honek miloi bat kopia baino gehiago saldu zituen mundu osoan. 2006an bigarren estudioko albuma egin zuten, The Open Door. Gaur egun arte 5 milloi kopia saldu ditu.
Talde honek aldaketa asko izan ditu sortu zenetik. Lehenengoa, Moody gitarra-jolea joan zenean izan zen 2003an. Geroago John LeCompt, gitarra-jolea ere, eta Rocky Gray, bateria, 2007.urtean joan ziren. Amy Lee, abeslaria, taldea hasi zen lehenengo egunetik gelditzen den bakarra da.