Ezkutu-sumendi
Malda leunak dituen sumendi handia, likatasun baxuko labaz osatzen dena. Sumendiaren arrakaletatik era jarraituan jariatutako laba basaltikozko metaketaz sortutako mendi bolkanikoa da. Lurreko sumendi handienetakoak mota honetakoak dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkutu-sumendia dimentsio handiko sumendia da eta ondoz ondoko erupzio basaltikoen geruzetatik sortzen da, horregatik malda leuna dute. Sumendi-galdararen antzeko terminoa da.
Sumendi konposatuekin batera –kono konposatu izenez ezagutzen direnak– ezkutu-sumendiek milioika urte iraun dezaketen erupzio errepikariak dituzte.