Fado
Portugalgo herri-kanta, erritmo bitarrekoa, gitarra portugesez, fabordaz eta kideko instrumentuez lagundua kantatzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fado Portugalen egindako musika mota bat da, XIX. mendearen lehen laurdenean sortutakoa. Tradizionalki, abeslariak gitarra klasikoaren joleek laguntzen dituzte. "Fadistak" izena hartzen dute estilo honen musikariek.
Portugesez, fado hitzak "patua" esan nahi du, eta saudade sentimendu malenkoniatsuarekin oso lotuta dago.