Frank Vandenbroucke
txirrindulari belgikarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Frank Vandenbroucke (1974ko azaroaren 6a, Mouscron ā 2009ko urriaren 12a, Saly, Senegal) belgikar txirrindulari profesional bat izan zen, Jean-Luc Vandenbroucke belgikar txirrindulari profesionalaren iloba. 1990eko hamarkadako belgikar txirrindularitzako talentu edo itxaropen nagusia izan zen, bere garaiko klasikomano onenetakoa.
Frank Vandenbroucke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mouscron, 1974ko azaroaren 6a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Saly (en) , 2009ko urriaren 12a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Ploegsteert Churchyard (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 179 zentimetro |
frankvdbroucke.be |
Bere herrialdean txirrindulari oso estimatua zen, baina izaera gorabeheratsua zuen, eta arrakastaren ondorioz dopina, familia arazoak eta kokainarekin zerikusia zuten eskandaluetan sartu eta hainbat suizidio saiakera izan zituen. Horrek guztiak bere ibilbidean eragin handia izan eta bere kirol eta pertsonal gainbehera ekarri zuen.
Senegalen oporretan zela, hotel bateko gelan biriketako tronboenbolismoaren ondorioz hil zen.