Goierri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Goierri Gipuzkoako hego-ekialdeko muturreko eskualdea da, menditsua eta industriala. Ia 70.000 biztanle ditu, eta Beasain, Ordizia eta Lazkao dira herri jendetsuenak, 5.000 biztanletik gora baitituzte. Oria ibaiaren haranekoa da Goierri, eta Aralarko natura parkea du naturagune nagusia.
- Artikulu hau Gipuzkoako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goierri (argipena)».
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Goierri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ordiziako inguruak. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerriak | Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsaso, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga. |
Herri handiena | Beasain |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 2°12′W |
Azalera | 424,5 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 69.628 (2018: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Dentsitatea | 164,02 biztanle/km² |
Itxi
Administratiboki gaur egun Urola Garaia den eskualdea ere Goierrikoa zen; eta kulturaren aldetik gaur egun ere hala da, neurri handi batean (Goierriko euskara mintzatzen baita), nahiz eta geografikoki beste arro hidrologiko batekoa izan, Urola ibaikoa, alegia.