Goncourt Saria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Goncourt saria (frantsesez: Le prix Goncourt, lə pʁi ɡɔ̃kuʁ ahoskatua) frantsesezko literatura saria da, Goncourt Akademiak urteko prosazko lanik hoberenaren egileari ematen diona. 1986an eratu zen, Edmond de Goncourt idazlearen testamentuaren arabera. Goncourt Akademia 1902an sortu zen ofizialki, eta sariak 1903ko abenduaren 21ean banatzen hasi.
Datu azkarrak Jatorrizko izena, Mota ...
Goncourt Saria | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Prix Goncourt |
Mota | literatura sari |
Honen izena darama | Edmond de Goncourt (en) , Goncourt anaiak eta Jules de Goncourt (en) |
Indarraldi | 1903 - |
Herrialdea | Frantzia |
Sari-emailea | Goncourt Akademia |
Osatuta | |
Webgune | academie-goncourt.fr |
Itxi
Goncourt saria, urtean agertu den imajinaziozko prosa onena saritzeko sortua, eleberri bati ematen zaio ia beti. Frantziako literatura saririk prestigiodunenetako bat da. Saria bera sinbolikoa da (10 euro), baina irabazleak irabazitako ospeak liburuaren salmentak ugaritzen ditu.