Hipokrates
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hipokrates Koskoa (antzinako grezieraz: Ἱπποκράτης; Kos uhartea, K.a. 460 – Larisa, Tesalia, c. K.a. 377) greziar medikua izan zen, medikuntza modernoaren aita titulua duena. Antzinako Grezian jaio eta bizi izan zen. Besteak beste, Corpus hippocraticum, Pronostikoaren tratatua eta Aforismoak lanen egilea da. Bere meritu nagusia izan zen gaixotasunen ikerketan "metodo arrazionala" garatu izana, behaketa eta esperientzian oinarritua. Bere arabera, jaungoikoen ondorioz baino, gaixotasunak gertatzen ziren eragile naturalengatik. Sendagileen etika arautegi ezaguna den Zin hipokratikoaren asmatzailetzat hartzen da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Hipokrates | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kos, K.a. 460 |
Heriotza | Larisa, K.a. 370 (89/90 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Herodicus (en) Gorgias Demokrito |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta filosofoa |
Itxi
- Artikulu hau greziar medikuari buruzkoa da; Sirakusako tiranoa gaitzat duena beste hau da: «Hipokrates Sirakusakoa»