Iltze (espezia)
landare espeziea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iltzea (Syzygium aromatium) espezia bat da, izen bereko landaretik eratorria. Zuhaitz hau, Myrtaceae familiakoa, zo da, hosto dirdiratsu eta aromatikoez beteta (belaontzien garaian, marinelek esaten zuten irlen usaina itsas zabalean ere aditzen zela) zortzi edo hamabi metroko altuerakoa eta bataz beste, 50 urtetan eman ditzake bere kimuak. Jatorriz Indonesiako Moluka uharteetan izaten zen, antzina Espezien uharteak izenez ezagun ziren Bacan, Makian, Moti, Ternate, eta Tidore uharteetan. Gaur egun, batez ere Indonesiatik eta Madagaskartik dator, baina baita Zanzibartik, Indiatik eta Sri Lankatik ere. Zuhaitzaren kimuak urtean gutxienez lau bat aldiz biltzen dira, zenbait egunez eguzkitan lehortzen utzi eta jatorrizko kolore gorrixka galduz merkaturatzen direnerako kolore marroia hartzen dute.
Iltze (espezia) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Myrtaceae |
Generoa | Syzygium |
Espeziea | Syzygium aromaticum L. Merrill & Perry
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | iltze, clove oil (en) eta Syzygium aromaticum fruit (en) |
Uzta garaian, zuhaitz tantaietara igotzen dira biltzaileak, eta adarrak astintzen dituzte iltzea eror dadin. Lurrean sareetan biltzen da eta lehortzen uzten, gogortzeko eta iluntzeko eguzki tropikalaren pean, horrela hartzen baitu itxura hori, espeziari izena ematen diona. Izan ere, bere izena bi material elkartzeko erabiltzen diren iltzeekin daukan antzekotasunetik dator.