Ivan IV.a Errusiakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ivan Vasilievitx edo Ivan IV.a Errusiakoa (errusieraz: Ива́н Васи́льевич, Иван IV, Ivan Vasilyevich, Ivan IV; Kolomenskoie, 1530eko abuztuaren 25a - Mosku, 1584ko martxoaren 18a), ezagunagoa Ivan Izugarria (errusieraz: Ива́н Гро́зный, Ivan Groznyy) ezizenez, Errusiako tsarra izan zen 1547tik 1584 arte. Errusiar estatuaren sortzaileetakotzat hartzen da.
Ivan IV.a Errusiakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1547ko urtarrilaren 16a - 1584 ← baliorik ez - Teodoro I.a Errusiakoa →
1533ko abenduaren 3a - 1547ko urtarrilaren 16a ← Vasili III.a Moskukoa - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Иван Васильевич | ||||
Jaiotza | Kolomenskoie, 1530eko abuztuaren 25a | ||||
Herrialdea | Moskuko Printzerria (1533 (egutegi gregorianoa) - Errusiar Tsarerria (1547 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Heriotza | Mosku, 1584ko martxoaren 18a (juliotar egutegia) (53 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cathedral of the Archangel (en) | ||||
Heriotza modua | : pozoitzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Vasili III.a Moskukoa | ||||
Ama | Elena Glinskaya | ||||
Ezkontidea(k) | Anastasia Romanovna Zakharina (1547ko otsaila - 1560ko abuztuaren 7a) Maria Temryukovna (en) (1561eko abuztuaren 21a - 1569ko irailaren 1a) Marfa Sobakina (en) (1571ko urriaren 28a - 1571ko azaroaren 13a) Anna Koltovskaya (en) (1572ko apirilaren 29a - 1575) Anna Vasilchikova (en) (1575 - 1576) Vasilisa Melentyeva (en) (1576 - 1577) Maria Dolgorukaya (en) (1577 - 1577) Maria Nagaya (en) (1580ko irailaren 6a - 1584ko martxoaren 18a (juliotar egutegia)) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Rurik leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta raspevschik (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Livoniar Gerra Russo-Kazan War of 1535-1552 (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Gutxienez zazpi aldiz ezkondu zen, baina bere ezkontzarik garrantzitsuena lehena izan zen, Anastasia Romanovna Zakharinarekin, 1547an. Errusiari egin zizkion ekarpenik garrantzitsu eta handienak, Siberiaren konkista, lege kode berri baten sortzea, Sudiebnik izenekoa, boterea hiriburuan zentralizatu izana, herri partaidetza zuten instituzioak sortzea, Astrakhan eta Kazango khanerri tartariarrak konkistatu izana, Ordena Teutonikoaren suntsipena eta barne erreforma handiak izan ziren, horien artean armadaren erreforma eta lege kodearen berrikuspena.