John Boyd Orr
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Boyd Orr, Boyd Orr 1. baroia (Kilmaurs, East Ayrshire, 1880ko irailaren 23a - Edzell, Angus, 1971ko ekainaren 25a) eskoziar irakasle, sendagile, biologo, fisiologo, politikari, negozio-gizon eta baserritarra izan zen. 1949ko Bakearen Nobel Saria irabazi zuen nutrizioari buruzko ikerketa zientifikoagatik eta FAOko lehen zuzendari-nagusi gisa egindako lanagatik.
Hasieran irakaskuntzan aritu zen, baina bokazioa aldatu zuen eta medikuntza eta biologia ikasi zituen Glasgowko Unibertsitatean. 1914an animalien elikadurari buruzko ikerketak hasi zituen Rowett Research Instituten. Lehen Mundu Gerran mediku izan zen frontean.
Gerra amaitu ondoren, Rowett Institutua zabaldu zuen. 1920ko hamarkadan animalien elikadurarekiko interesa giza elikadurara aldatu zuen. Haurrei esnea doan ematea lortu zuen eskoletan.
1945ean Glasgowko Unibertsitateko errektore eta parlamentuko kide hautatu zuten. FAOko lehen zuzendaria izan zen, 1945etik 1948ra. Arte eta Zientziaren Munduko Akademiaren sortzaileetako bat eta presidentea ere izan zen.