José Bové
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Bové edo Joseph Bové (Talence, Bordeletik hurbil, 1953ko ekainaren 11) globalizazio alternatiboaren aldeko munduko pertsonai ospetsuenetakoa da. Frantziako nekazari-sindikalismoan hasita, desobedientzia zibileko ekimenei esker lortu du ospea, batik bat janari lasterraren kontrakoak egindakoei esker (McDonald's buruan).
Datu azkarrak Europarlamentaria, Bizitza ...
José Bové | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2013) | |||||
2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a Barrutia: Hego-mendebaldeko barrutia Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a Barrutia: Hego-mendebaldeko barrutia Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Talança, 1953ko ekainaren 11 (70 urte) | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Alice Monier | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | St Charles school in Athis-Mons (en) Bordele Montaigne Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | nekazaria, politikaria, sindikalista eta ekintzaile ekologista | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||
Kidetza | Confédération paysanne (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Alderdi politikoa | Europako Alderdi Berdea | ||||
jose-bove.eu | |||||
Itxi
Confédération paysanne sindikatu frantsesaren fundatzailea eta bozeramailea ohia da. Nekazal-politika alternatiboaren bila, tokian tokiko nekazari txikien defentsan atera da beti, nazioarteko salerosketen aldaketen aurrean ahulagoa baita. ATTAC mugimenduaren fundatzailea ere bada.
Frantziako 2007ko hauteskundeetarako hautagai aurkeztu du bere burua.