Begi-lauso
From Wikipedia, the free encyclopedia
Begi-lausoa, katarata edo soilik lausoa gaixotasun oftalmologikoa da, begien aurreko segmentuan dagoen kristalinoa opaku bihurtzen edo lausotzen duena. Itsutasunaren lehenengo kausa da mundu osoan. Osoa edo partziala izan daiteke. Mota ezagunena pertsona zaharren begi-lausoa da (55 urtetik gorakoetan maiz gertatzen da, zelula hilak kristalinoan metatzearen ondorioz), baina badira sortzetikoak eta gaixotasun metabolikoen (diabetesa, hipokaltzemia) eraginez sortutakoak ere.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Begi-lauso | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | lens disease (en) , monogenic disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | oftalmologia |
Arrazoia(k) | Errubeola, ultramore, diabetes mellitus, bitiligo, iktiosi Giza zahartze |
Sintoma(k) | Ikusteko desgaitasuna, glare (en) diplopia |
Azterketa medikoa | begi-azterketa |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H26 |
GNS-9-MK | 366.8 |
OMIM | 601371 eta 116200 |
DiseasesDB | 2179 |
MedlinePlus | 001001 |
eMedicine | 001001 |
MeSH | D002386 |
Disease Ontology ID | DOID:83 |
Itxi