Kuiatxo beteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kuiatxo beteak antzinako Otomandar Inperioa (Balkanak, Turkia, Mediterraneoko Sortaldea eta Egipto) osatzen zuten eskualdeetako dolma estiloko plater tipikoa da. Arrozez, batzuetan, haragi txikituaz, betetako kuiak edo kuiatxoak dira, labean edo parrillan prestatuak.
Haragizko bertsioa bero zerbitzatzen dute plater nagusi gisa. Bertsio begetarianoa zizka-mizka bat da, eta beroa edo epela zerbitzatzen dute.