Lankide:Iñaki LL/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriak hainbat gatazka traumatiko pasa zituen XVIII. mende amaieratik Frantziako eta Espainiako erresumetan gertatzen ari ziren aldaketa sakonen aztoramenduan. Frantziako Iraultzak bertan behera utzi zituen Ipar Euskal Herriko instituzioak eta legeak (1789-1790), eta egoera hori gerraren eta soldadutza behartuaren bidez finkatu zen, Konbentzioaren Gerran (1793-1795). Frantzian eta Espainiako Erresuman egiten ari ziren erreforma liberaletan, nazio-estatu berrien konstituzioak ziren agintaritzaren iturri, baina horretarako, talka egiten zuten Euskal Herriko lege eta foru erakundeekin. Ondorioz, Lehen Karlistaldia eta Bigarren Karlistaldia gerrak izan ziren Euskal Herrian. Espainiako errege armadak okupaturik, Hego Euskal Herriak galdu egin zituen bere lege eta erakundeak 1839, 1839 eta 1876an. Nahitaezko espainiar soldadutza eta hezkuntza zentralizatua ezarri ziren. Hamar milaka euskaldunek erbesteko bidea hartu zuten.
1878an, ekonomia itunak ezarri ziren Euskal Herri mendebaldean, eta industrializazio bizkor bat jarri zen abian; Espainiako hainbat eskualdetatik hamar milaka etorkin heldu ziren, miseria gorrian bizi zirenak, Ibaizabalgo itsasadar ezkerraldean. Espainiako Berrezarkuntzaren kontra Sabino Arana Goiri mintzatu zen, euskal arrazaz hitz eginez. Espainiak euskara baztertzeko lege eta neurri gehiago ezarri zituen, eta langileen baldintza makurrak sindikatu sozialistak eta grebak sortu zituen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Hego Euskal Herriko karlistak eta EAJ banandu egin ziren (1932), eta Nafarroa Euskal Herriko estatutu egitasmotik kanpo geratu zen. Fronte Popularra Espainiako hauteskunde orokorretan gailendu zen, eta Errepublikaren kontrako estatu kolpea prestatzen ari ziren militarrak, falangistek eta karlistak elkartu egin ziren, Eliza lagun harturik.
Madrilen eta Parisen oinarrituriko botere liberalek haren gizarte, lege eta erakundeen osaera goitik behera aldatuz. Euskaldun eta euskal herritarrek mendez mende euren nortasunaren ikurrak gordetzen jakin izan dute, bai Euskal Kultura nahiz Euskara, eta gaur egun herrialde honetako biztanleriaren zati handi batek euskal kontzientzia nazional kolektibo bat elkarbanatu eta maila ezberdinetako burujabetza edota independentzia osoaren aldekoa da. Mendeetan barna, Euskal Herriak estatu independente izaera (Baskoniako Dukerria, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma), edota Espainiar Estatua eta Frantziako Estatuaren marko politiko-administratiboen barneko burujabetasun maila ezberdinetako erakundeak izan ditu. Euskal Herriak Gaztelako (Espainiako) Koroarekin eta Frantziako Koroarekin tentsiozko harremanak izan zituen, zenbait alditan gatazka militarrak sortu direlarik, bai Nafarroako Erresumaren konkistan, Karlistaldietan zein Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian.
1950eko hamarkadan Irlandako Gatazka, Aljeriako Independentzia Gerra, Vietnamgo Gerra eta Kubako Iraultzaren eragina jaso eta EAJrekin desengainatuak zeuden euskal herritar ikasle gazte batzuk Ekin talde klandestinoan biltzen hasi ziren, 1959an ETA sortuz. Lehenbizi, Euskal Herriaren independentzia, sozialismoa eta marxismo-leninismoa aldarrikatzeko ekintzak eta ikurrin zintzilikatzeak egin ohi zituen talde klandestinoa izan zen; 1968tik aurrera, borroka armatua egiteari ekin zion, erakunde armatu klandestino bilakatuta.