Leonhard Euler
matematikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Leonhard Euler (Basilea, Suitza, 1707ko apirilaren 15a - San Petersburgo, Errusia, 1783 irailaren 18a) matematikaria eta fisikaria izan zen. Historiako matematikari handienetakoa, Arkimedesekin, Newtonekin eta Gaussekin batera; eta, argitaratutako lan kopuruari begiratuz gero, emankorrena, dudarik gabe. Orduko matematika-arlo ia guztietan ekarpen garrantzitsuak egiteaz gain terminologia eta notazio matematiko modernoaren sortzaileetakoa izan zen. Orobat lan garrantzitsuak egin zituen fisikan, mekanikan, hidrodinamikan, optikan eta astronomian.
Leonhard Euler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Basilea, 1707ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Suitzako Konfederazio Zaharra Errusiar Inperioa Prusiako Erresuma |
Bizilekua | Basilea San Petersburgo San Petersburgo |
Heriotza | San Petersburgo, 1783ko irailaren 18a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Smolensky Lutheran Cemetery (en) Lazarev Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | Paul III Euler |
Ama | Marguerite Brucker |
Ezkontidea(k) | Katharina Euler (en) (1733 - Salomea Abigail Euler (en) (1776 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Basileako Unibertsitatea (1720 - |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Johann Bernoulli |
Hizkuntzak | latina alemana frantsesa errusiera |
Irakaslea(k) | Johann Bernoulli |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, musikaren teorikoa, astronomoa, zientzialaria, asmatzailea, executive (en) eta geografoa |
Lantokia(k) | San Petersburgo Berlin Basilea San Petersburgo eta Berlin |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia Academic University at the St. Petersburg Academy of Sciences (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Pierre de Fermat, Christiaan Huygens eta Pierre-Louis Moreau de Maupertuis |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Society Accademia delle Scienze di Torino |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Luterotar Elizaren santu egutegian Eulerren eguna ospatzen dute maiatzaren 24an. Kristau fededuna zen, Bibliaren hutsezintasunean sinesten zuena, eta bere garaiko ateisten aurkako apologiak idatzi zituen.