Mach zenbakia
Fluido batean higitzen ari den gorputz batek fluidoarekiko duen abiaduraren eta soinuak ingurune horretan duen abiaduraren arteko zatidura; fluidomekanikan, fluidoaren abiaduraren eta soinuak fluido horretan duen abiaduraren arteko zatidura. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mach zenbakia (M edo Ma) objektu baten abiadura eta mugitzen den inguruan soinuaren abiaduraren arteko zatidura da:
non:
- V objektuaren abiadura,
- Vs soinuaren abiadura diren.
Izena Ernst Mach fisikari austriarraren omenez datorkio, honek XIX. mendean gasen dinamikan egin zituen azterketa garrantzitsuengatik. Dimentsiorik gabeko zenbakia da, bi magnitude bereen arteko zatidura baita.