Man Ray
From Wikipedia, the free encyclopedia
Man Ray —jatorrizko izen-deiturez Emanuel Radnitzky (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 27a - Paris, Frantzia, 1976ko azaroaren 18a) artista modernista izan zen, argazkilaria, margolaria eta zinemagilea.
Man Ray | |
---|---|
(1934) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1890eko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Parisko 6. barrutia eta Paris, 1976ko azaroaren 18a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | : gaixotasun infekziosoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juliet Man Ray (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) Boys and Girls High School (en) Boys High School |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, argazkilaria, argazki-zuzendaria, gidoilaria, margolaria, film-muntatzailea, collagist (en) , autobiografialaria, aktorea, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, zinemagilea, grabatzailea, eskultorea eta assemblage artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Los Angeles New York eta Frantzia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) |
Mugimendua | surrealismoa dadaismoa |
Izengoitia(k) | Radenski, Emmanuel, Man Rei eta Rudnitzky, Emmanuel |
Genero artistikoa | assemblage (en) arte abstraktua |
manraytrust.com | |
| |
Estatubatuarra zen eta errusiarrak eta judutarrak zituen gurasoak, baina bere karreraren zatirik handiena Parisen egin zuen. Dadaismoari eta surrealismoari ekarpen handiak egin zizkion, nahiz eta arte mugimendu horiekiko lotura informalak baizik izan ez zituen. Askotariko euskarrietan egin zituen artelanak, baina bere burua margolaritzat zuen. Ezaguna da argazkiengatik, erretratugile eta modako argazkilari lanetan nabarmendu baitzen; bai eta (bere izenarekin hitz jokoa eginez) rayograph izendatu zituen bere fotogramengatik ere.