María Luz Morales
From Wikipedia, the free encyclopedia
María Luz Morales Godoy (Coruña, 1889 – Bartzelona, 1980) idazle eta XX. mendeko Kataluniako kazetari aitzindari bat izan zen. Espainiako lehen emakumea izan zen egunkari nazional baten zuzendaria izaten. La Vanguardia zuzendu zuen 1936tik 1937ra bitartean, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran.[1] 1940ko urtarrilean 40 egunez atxilotu zuten eta frankismoak profesionalki gaitasunik gabe utzi zuen gerraren ondoren. Trantsizioaren garaira itxoin behar izan zuen jarraitu ahal izateko bere jarduerarekin, eta Diario de Barcelona egunkariko kolaboratzaile izan zen hil zen arte, laurogeita hamar urte zituela. Emakumea kazetaritzan eta literaturan sartu izanaren erreferentziatzat hartzen da XX. mendeko Espainian.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
María Luz Morales | |||
---|---|---|---|
1936ko uztaila - 1937ko otsaila ← Gaziel (en) - Manuel Vázquez Ocaña → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | María Luz Morales y Godoy | ||
Jaiotza | Coruña, 1890eko apirilaren 23a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Bartzelona, 1980ko irailaren 22a (90 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta itzultzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Lecturas La Vanguardia El Sol | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Lyceum Club de Barcelona (en) Conferentia Club (en) | ||
Izengoitia(k) | Felipe Centeno, Ariel, Jorge Marineda, María Thierry eta María Luz Morales Godó |
Itxi