Marcoule
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marcoule (frantsesez: Site nucléaire de Marcoule) Gardeko departamentuan dauden Chusclan eta Codolet udalerrien artean dagoen eremu nuklearra da. Côtes-du-Rhôneko ardo eskualde turistikoan kokatuta dago.
Marcouleko eremu nuklearra | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Gard |
Frantziako udalerri | Chusclan |
Koordenatuak | 44°08′36″N 4°42′34″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1956ko urtarrilaren 7a |
Kudeatzailea | Areva Commissariat à l'énergie atomique et aux énergies alternatives |
Arkitektura | |
Zerbitzu hasiera | 1956ko urtarrilaren 7a |
1956tik aurrera Commissariat à l'Énergie Atomique (CEA) eta Areva NC enpresek kudeatzen dute. Bertan egin ziren plutonioarekin lehenengo esperimentu industrial eta militarrak. 1970ko hamarkadatik aurrera Phénix prototipoa garatu zen eta gaur egun eraikin nuklearrak desegiteko gune garrantzitsua da.
1995tik aurrera MELOX faktoriak uranio eta plutonio oxidoekin MOX sortzen du. MOX hau plutonioa erregai nuklearretik birziklatzeko erabiltzen da. Plutonio hau COGEMA La Haguetik dator.
ATelier Alpha et Laboratoires pour ANalyses, Transuraniens et Études de retraitement (ATALANTE) ere bertan dago, erregai nuklearren birprozesatzea egiten duen enpresa.