Nafarroako Eskualde Euskaldun
Nafarroako hizkuntza-eremua / From Wikipedia, the free encyclopedia
1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskualde Euskalduna edo Eremu Euskalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntz eremuetako bat da. Eremuak Nafarroaren iparraldeko udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera: hor, euskara hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera eta beraz, bertako erakunde-hizkuntza euskara da, gaztelaniarekin batera. Azken hamarkadetan zehar legeak hainbat aldaketa izan dituenez, zenbait udalerri geroago sartu ziren eremu euskaldunera.