Pánfilo de Narváez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pánfilo de Narváez (Navalmanzano?, 1478 – Mexikoko golkoa, 1528) espainiar konkistatzailea izan zen. Kubako konkistan parte hartu zuen (1511) Diego Velázquez de Cuéllarren agindupean. Handik Mexikora bidali zuten (1520), Hernán Cortésen kontra borroka zedin. Hernán Cortések, ordea, Pánfilo de Narváez menderatu eta bi urtez eduki zuen preso. Gero, Floridako gobernadore izendatu zuten eta Mississippi ibairaino joan zen hango lurraldeak arakatzera (1528); urte hartan bertan itota hil zen Mexikoko golkoan.[1]
Pánfilo de Narváez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Navalmanzano, 1470 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Mississippi, 1528 (egutegi gregorianoa) (57/58 urte) | ||
Heriotza modua | : itotzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | konkistatzailea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Hernán Cortések Mexikoko konkista kanpainan Moctezuma Xocoyotzin agintariari solasaldi batean adierazi zionez, Pánfilo de Narváezen agindupeko tropak ez ziren gaztelarrak, "Bizkaia probintziakoak" baizik, bizkaitarrak, eta "Mexikoko lurraldeko otomiek bezala hitz egiten" zuten.[2]