Patricia Ryan Nixon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Thelma Catherine "Pat" Ryan Nixon (1912ko martxoaren 6a – 1993ko ekainaren 22a) Richard Nixon, Estatu Batuetako 37. presidentearen emaztea izan zen, 1969 eta 1974 artean herrialde honetako Lehen Dama izan zena. Pat Nixon bezala ezagutzen zen.
Datu azkarrak Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama, Ameriketako Estatu Batuetako bigarren dama ...
Itxi
Lehen Dama bezala karitatezko hainbat ekimen bultzatu zituen eta Etxe Zurirako 600 artelan eta altzari erosi zituen, aurreko agintaldietan egin zirenak baino askoz gehiago. Ordurarte gehien bidaiatu zuen Lehen Dama izan zen, 80 herrialde inguru bisitatu zituelarik; borroka gunebat bisitatzen ere lehena izan zen. Bere kargua 1972an amaitu zen, Nixon presidenteak Watergate eskandaluagatik dimisioa aurkeztu zuenean.