Phil Collins
Bateria, abeslari eta konpositore britainiarra (1951n jaioa) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip David Charles Phil Collins (Chiswick, Londres, 1951ko urtarrilaren 30a) ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jole bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen.
Phil Collins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip David Charles Collins |
Jaiotza | Putney Hospital (en) eta Londres, 1951ko urtarrilaren 30a (73 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Toronto |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Greville Bernard Philip A Collins |
Ama | June Strange |
Ezkontidea(k) | Andrea Bertorelli (en) (1975 - 1980) Orianne Cevey (en) (1999 - 2008) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Chiswick School (en) Barbara Speake Stage School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana frantsesa gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, ahots-aktorea, egile abeslaria, musikagilea, jazz musikaria, modeloa, bateria-jotzailea, piano-jotzailea, musika-talde gidaria, zinema aktorea, estudioko musikaria, autobiografialaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea, musikaria, rock musician (en) , kanta-idazlea eta pop singer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,68 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Genesis Brand X Flaming Youth (en) The Phil Collins Big Band (en) |
Genero artistikoa | rock Rock progresiboa jazz fusion (en) funk rock (en) soft rock pop rock pop musika |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | bateria perkusio instrumentua pianoa tronpeta baxua ahotsa Xirolarrua gitarra |
Diskoetxea | Virgin Records Atlantic Records Warner Records Walt Disney Records (en) Rhino Entertainment Company |
philcollins.com | |
| |
Lehenengo, antzezle gisa hasi zen: A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968). Gero, musikari ekin zion, Flaming Youth rock-taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisa. Peter Gabrielek taldea utzi zuenean, Collins izan zen Genesiseko abeslari eta buru. 1981ean, bakarka ekin zion, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits& live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia lortu zuten. Denboraldi horretako abestirik ezagunena Another Day In Paradise izan zen. Orobat, hainbat film ezagunetarako musika ondu du.