Polyplacophora
From Wikipedia, the free encyclopedia
Polyplacophora edo amphineura, moluskuen filumeko klase bat da. Goi-kanbirarrean sortu zen eta gaur egun arte dirau. 600 espezie ezberdin atzeman dira orain arte. Animalia itsastarra da, kostalde arrokatsuetan bizi dena. Erregistro fosilean urriak dira, hau da, kontserbazio txarra dutenez polyplacophora fosil gutxi daude. Zentimetro bat baino txikiagoak izatetik 30 cm-tik gora edukitzera irits daitezke. Algak, organismo txikiak, briozooak, balanidoak... jaten dituzte.