Poznań
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poznań [pɔznaɲ] (latinez Posnania; alemanez: Posen; yiddishez: פוזנא edo פּויזן Poyzn) Polonia erdialde-mendebaldean Warta ibaiaren ondoan kokaturiko hiri bat da. 2009ko ekainean 556.022 biztanle zituela, Poloniako bosgarren hiririk jendetsuena zen. Poloniako hirien artean zaharrena da Poznań eta herrialdeko lehenengo agintariak bertako katedralean lurperatuak izan ziren.
Poznań Poznań | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
urban municipality of Poland (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Polonia | ||||||||||
Probintzia | Polonia Handia | ||||||||||
Alkatea | Ryszard Grobelny | ||||||||||
Izen ofiziala | Poznańⓘ | ||||||||||
Jatorrizko izena | Poznań | ||||||||||
Posta kodea | 60-001 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 52°24′30″N 16°56′01″E | ||||||||||
Azalera | 261,3 km² | ||||||||||
Mugakideak | Kórnik udalerria, Mosina udalerria, Luboń, Komorniki udalerria, Dopiewo udalerria, Tarnowo Podgórne udalerria, Rokietnica udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Suchy Las udalerria, Czerwonak udalerria, Swarzędz udalerria, Kleszczewo udalerria eta Poznań barrutia | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 546.859 (2021eko martxoaren 31) 13.029 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.197 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | VIII. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 61 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Assen, Brno, Kharkiv, Győr, Hannover, Jyväskylä, Kutaisi, Nablus, Nottinghamshire, Pozuelo de Alarcón, Ra'anana (en) , Rennes, Shenzhen, Toledo (Ohio), Leskovac (en) , Plovdiv, Hannover eskualdea eta Kiev | ||||||||||
Matrikula | PO eta PY | ||||||||||
http://www.city.poznan.pl |
Poznań Poloniako lehen hiriburua izan zela esaten da sarritan eta egun Wielkopolska ("Polonia handia") eskualdeko hiriburu historikoa da.
Poznań merkataritza, industria, eta hezkuntza zentro garrantzitsua da, eta ohiko nazioarteko merkataritzaren azoka ospatzen da bertan urtero. Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Kongresua bertan egin zen, 2008ko abenduan; Kiotoko Protokoloa sortzeko funtsezkoa izan zen.