Roger Walkowiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Roger Walkowiak (Montluçon, Frantzia, 1927ko martxoaren 2a – 2017ko otsailaren 6a) txirrindularia izan zen, profesionala 1951 eta 1960 artean. Aldi hartan, 11 garaipen lortu zituen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Roger Walkowiak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Thomas Walkowiak |
Jaiotza | Montluçon, 1927ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Frantzia Polonia |
Heriotza | Vichy, 2017ko otsailaren 7a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Itxi
Bere kirol karrerako lorpenik handiena 1956ko Frantziako Tourra irabazi izana da, inork espero ez zuenean. Bere garaipenaren ondorioz "Walkoren erara irabaztea" edo "Walkowiaken erara irabaztea" esaera sortu zen, oso ezaguna ez den parte hartzaile baten garaipen harrigarria adierazteko erabilia. Tourra irabazi zuen etapa lau batean, ihesaldi batean sartu ondoren, tropelari ordu erditik gorako aldea atera ziolako.