San Wentzeslao enparantza
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Wentzeslao enparantza (txekieraz: Václavské náměstí edota Václavák) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko bulebarra da. Hiri Berrian kokatzen da eta auzo honetako kultura eta turismo gune garrantzitsua da. Luzeraz 628 metro ditu, zabaleraz berriz 60 metro, eta Můstek kokalekutik hasi (hemen antzina Hiri Zaharra eta Hiri Berria banatzen zituen lubakia gurutzatzen zuen gaur egun desagertutako zubia zegoen) eta maldan gora Pragako Museo Nazionalean amaitzen da. Enparantza hau usadioz manifestapen eta erakustaldi herrikoien kokalekua ere bada.
San Wentzeslao enparantza | |
---|---|
Pragako San Wentzeslao enparantzaren ikuspegia Můstek aldera begira. Bertan, San Wentzeslaoren estatua ikus liteke. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Txekia |
Hiria | Praga |
Administrative district of Prague | Prague 1 |
Koordenatuak | 50°04′56″N 14°25′34″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1348 |
Izenaren jatorria | Wentzeslao I.a Bohemiakoa |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 60 () × 750 () m |
Izena San Wentzeslao, Bohemiako santu zaindariaren omenez du. Museoaren aurrealdean, bera irudikatzen duen zaldizko irudi bat ere bada. Enparantza honetan 1968an Pragako Udaberriko gertaera garrantzitsu asko jazo ziren.