Sare topologia
Sare bateko elementuen antolamendu fisiko edo logikoaren adierazpidea. Era askotakoak izan daitezke: bus-sarea, eraztun-sarea, izar-sarea, zuhaitz-sarea, guztiz konektaturiko sarea, sare gurutzatua, sare hibridoa eta abar / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sare topologiak konputagailu-sare batean lan-estazioen antolaketa fisikoa adierazten du. Konexiorik sinpleena norabide bakarreko lotura da, hau da muturrik muturrekoa, baina egungo transmisio kableetan bi norabideko loturak ahalbidetzen dira kable berean, norabide bakoitzarentzako kable-hari bat baitituzte. Sare topologia nodoen (lan-estazio) arteko loturak zehazten dute bakarrik. Nodoen arteko distantziak, elkarrekiko loturak, transmisio abiadurak eta seinale motek ez dute erabakitzen sare topologia, nahiz eta sare topologiak eragina izaten duten komunikazio ezaugarri hauengan.