Seán MacBride
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seán MacBride (Paris, 1904ko urtarrilaren 26a - Dublin, 1988ko urtarrilaren 15a) irlandar politikaria izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Dublingo Unibertsitatean. Clann na Poblachta (Alderdi Errepublikar Erradikala) sortu zuen, Fianna Fáil taldetik bereizirik (1946). 1948ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu izan zituen: Kanpo Arazoetarako ministro (1948-1951), ELGAko Kontseiluko lehendakariorde (1948-1951) eta Amnesty International erakundeko lehendakari (1970). 1974an NBEren komisario izan zen Namibian. Urte berean, 1974an, Bakearen Nobel Saria eman zioten.
Datu azkarrak Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa, Teachta Dála ...
Itxi