Solomia Kruxelnytska
ukrainiar abeslaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Solomia Amvrosiivna Kruxelnytska[1] (ukraineraz: Соломія Амвро́сіївна Крушельницька; Bielawińce, Galitzia, 1872ko irailaren 23a - Lviv, Ukrainiako SES, 1952ko azaroaren 16a) ukrainar abeslaria izan zen, soprano ahots-erregistroa zuena. XX. mendearen lehen erdiko opera-izarrik distiratsuenetakotzat jotzen dute. Bere bizitzan zehar, Solomija Kruxelnytska munduko abeslaririk nabarmenena izan zen.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Solomia Kruxelnytska | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Biliavyntsi (en) , 1872ko irailaren 23a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Italiako Erresuma (1910 - Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1948 - |
Heriotza | Lviv, 1952ko azaroaren 16a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Lychakiv Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Amvrosiy Krushelnytskyi, Amvrosiy Krushelnytskyi |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lviv Conservatory (en) |
Hizkuntzak | ukrainera italiera poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Lviv Conservatory (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
salomeamuseum.lviv.ua | |
Itxi
Sari eta errekonozimendu ugarien artean, bereziki, "XX. mendeko Wagnerren diva" saria jao zuen. Eszenatoki berean berarekin abestea ohoretzat hartu zuten Enrico Carusok, Titta Ruffok eta Fiodor Xaliapinek. Giacomo Puccini konpositore italiarrak "tximeleta ederrenik eta xarmangarriena" inskripzioa oparitu zion.[3]