Sápmi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sápmi (baita Lappia, Laponia eta Saamilandia ere) samiak tradizionalki bizi diren lurraldeari ematen zaion izena da.
- Artikulu hau samien jatorrizko lurraldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laponia (argipena)».
Laponia | ||
---|---|---|
Sameland Lappland Lappi Лапланди | ||
LocationSapmi.png | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Karasjok, Kiruna, Inari 67°54′0″N 18°31′12″E | |
Azalera | 388.350 | |
Kontinentea | Europa | |
Administrazioa | ||
Demografia | ||
Biztanleria | 2.000.000 | |
Dentsitatea | 5,15 bizt/km² | |
Bestelako informazioa |
Zirkulu polar artikoaren barnean dago Laponia. Norvegiako (Finnmark, Troms eta Norland), Suediako (Norrbotten eta Västerbotten), eta Finlandiako (Lappi) iparraldean eta Errusiako ipar-mendebaldean (Murmansk, Kolako penintsula) dago, Norvegiako itsasoaren (mendebaldean), Barents itsasoaren (iparraldean) eta Itsaso Zuriaren (ekialdean) artean. Hegoaldetik Laponiak ez du muga zehatzik, baina ipar latitudeko 66°-ko marraren inguruan jarri ohi da. 388.000 km2 inguru. Hirigune nagusiak: Kemi, Rovaniemi eta Törnio Finlandian; Gällivare, Jokkmokk, Karesuando eta Jukkasjärvi Suedian, eta Karasjok Norvegian. 40.000 laponiar inguru bizi dira gaur egun lurralde horretan, 24.000 mila Norvegia aldean, 10.000 Suedia aldean, 3.000 Finlandia aldean eta 2.000 Kola penintsulan.