Thornton Wilder
From Wikipedia, the free encyclopedia
Thornton Wilder (Madison, 1897ko apirilaren 17 – Hamden, 1975eko abenduaren 7) Ameriketako Estatu Batuetako antzezlan eta eleberri idazlea zen.
Thornton Wilder | |||
---|---|---|---|
1941 - 1946 ← Jules Romains - Maurice Maeterlinck → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madison, 1897ko apirilaren 17a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | New Haven (Connecticut) eta Hamden (Connecticut), 1975eko abenduaren 7a (78 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Amos Parker Wilder | ||
Ama | Isabella Thornton Niven Wilder | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea The Thacher School (en) Davenport College (en) Berkeley High School (en) Yale Unibertsitatea Oberlin College (en) Chefoo School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, eleberrigilea, gidoilaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Eliza kongregazionala | ||
thorntonwilder.com | |||
|
Wisconsinen jaio bazen ere, aita diplomatikoa zela eta, Txinan eman zuen haurtzaroa Thornton Wilderrek. Kaliforniara bueltatutakoan, eskolan hasi zen idazten, ikaskideen iseka eta axola eza saihestu nahian. Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen. Horren ostean, Yale eta Princeton unibertsitateetan ikasi zuen.
Lehen eleberria, The Cabala, 1926an argitaratu zen. Hurrengo urtean The Bridge of San Luis Rey liburuak arrakasta komertziala eta lehen Pulitzer Saria ekarri zion. 1938an eta 1943an berriro irabazi zuen Our Town eta The Skin of Our Teeth antzezlanengatik.
Hala ere, bere burua, idazletzat baino, irakasletzat jotzen zuen, unibertsitate askotan irakatsi baitzuen. Nolanahi ere, bizitza osoan zehar idatzi zuen, sari andana jasoz. Homosexula publikoki onartu ez arren, Samuel M. Steward, haren laguna, bere maitalea omen zen.