Tony Abbott
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anthony John "Tony" Abbott (Londres, 1957ko azaroaren 4a) australiar politikaria da. Australiako lehen ministroa izan zen 2013tik 2015era.
Londresen jaio zen, aita britainiarra eta ama australiarra zituen, eta Australian bizi izan zen bi urte zituenetik. Ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasketak zabaldu zituen. Apaiztegi katoliko batean egonaldi labur bat egin ondoren, kazetari eta aholkulari politiko lanetan aritu zen.
Alderdi Liberaleko kidea eta monarkiaren aldekoa, diputatu hautatu zuten 1994an. Enplegu ministroa eta Osasun ministroa izan zen John Howarden gobernuetan.
2009an Alderdi Liberaleko buru bihurtu zen eta 2013ko hauteskundeak irabazi ondoren lehen ministro izendatu zuten. Defizit fiskala kontrolatzen saiatu zen eta merkataritza askeko akordioak sinatu zituen. Australiaren inplikazio militarrari eutsi zion Ekialde Hurbilean eta Errusiari aurre egin zion Errusiak Ukrainan hegazkin bat bota zuelako. Australiako Konstituzioan aborigenen eskubideak aitortzearen alde agertu zen.
2015ean, Malcolm Turnbullek garaitu egin zuen Alderdi Liberaleko buruzagitzarako bozketa batean, eta Abbottek lehen ministro kargua utzi behar izan zuen.