Txikipedia:Afrodita
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afrodita maitasunaren, edertasunaren, desiraren eta orokorrean sexualitatearen jainkosa izan zen antzinako Greziako mitologian. Mitologia erromanikoan, ordea, Venus deitzen zaio. Mendeetan zehar artista askorentzako inspirazio bat izan da. Panteoian 12 jainko olinpikoetako bat bezala agertzen da.
Maitasunaren jainkosa bezala ezaguna da baina maitasun hori ez da erromantikoa, erotikoa baizik. Afrodita jainkosa oso boteretsua zen. Bere edertasuna erabiliz, oso erraz erakartzen zituen gizon hilkorrak eta jainkoak. Gizonei gauza goxoak esaten zizkien belarrira eta beregatik gauza maltzurrak egitea lortzen zuen.