Txikipedia:Balearretako sugandila
From Wikipedia, the free encyclopedia
Balearretako sugandila (Podarcis lilfordi) Balear uharteetan bizi den sugandila da. Narrasti bat da, hau da, ornodunen taldekoa. Beraz, bizkarrezurra du bere gorputzari eusteko.
Lurrean arrastaka ibiltzen dira, sugea edo krokodiloa bezala, jatorriz ingurune urtarretan bizi zirelako. Eboluzioaren ondorioz, erabat egokitu dira lurreko bizitzara.
Balearretako sugandilaren dieta orojalea dela esan daiteke; izan ere, harrapakin asko dituzte, eta horien artean, inurriak.