Txikipedia:Ekialdeko Blokea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekialdeko Blokea deitzen zitzaion Gerra Hotzaren garaiko herrialde komunisten multzoari. "Bloke komunista" edo "bloke sobietarra" ere deitzen zitzaion. Ekialdeko Europako ia herrialde guztiek osatzen zuten, Jugoslavia eta Albania kenduta, nahiz eta azken horiek estatu sozialistak izan. Blokeko herrialdeek Varsoviako Ituna izeneko itun militarra sortu zuten 1949tik 1991ra bitartean.
Blokea banatua egon zen mendebaldeko Europako herrialdeengandik, "altzairuzko oihala" edo "burdinazko hesia" deiturikoaren bitartez. Burdinazko hesiaren beste aldean Mendebaldeko Blokea zegoen, herrialde kapitalistek osatzen zutena eta NATOren (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) bidez Estatu Batuek (AEB) babesten zutena.